Haien lehentasuna, independentziari ateak irekiko dizkion erreferenduma. Bekaizkeria sumatzen dut bazterretan, inbidia, katalanen akordioagatik. Baina, aldi berean, euskaldun aunitz ikusi dut atzo eta gaur, twitterren eta bertzelako sare sozialetan, Esquerrari egurra ematen, errekorte sozialen txapeldunarekin eta moso egur-banatzaileen buruzagiekin elkartzeagatik. Bi sentipen kontrajarri horietarik zein den nagusi erratera ez nintzateke ausartuko.
Krisiak kateatzen gaitu. Iraganak ere bai. Eta batez ere orainak. Urruti gabiltza euskaldunok Kataluniatik. Urruti dago Nafarroa Erkidego Autonomotik. Urruti gaude elkarrengandik. Urruti, maiz, geure buruarengandik.