Luismi Uharte Errotxapearrak, Errotaberri eta Ipar Gorri Elkarteak antolatu duten zine foroaz hitz egin digu, GAZTEZULO aldizkariaren azken aleaz aritu zaigu Igone Fernandez Mariezkurrena kazetaria. Lekunberriko telebistara joan gara bixitan, bertan Aner Ansorena, Sandra Zabaleta eta Judith Davilak kontatu dizkigute nondik norakoak. Biurdana institutuko ikasleak etorri zaizkigu jarraian. Bukatzeko Eusko Ikaskuntzak babesten duen Kulturaren arloan, Enara liburua izan dute mintzagai Mikel Bujanda eta MIkel Mendibil egileak.