Politika eta musika protagonista gaurkoan Metropoli Foralean. Zinegotzien solasaldian Ezkerrako Edurne Egino, Bilduko Eva Aranguren, Nafarroa Baiko Aitor Lakasta eta Aralarko Aritz Romeo izan ditugu 2013ko aurrekontuei buruz eztabaidatzen. Entzun! aldizkaria Xabier Sagardiak urte amaierarekin batera plazaratzen duten liburu eta diskoa ekarri dizkigu. Iritziaren tartean Fermin Erbiti kazetaria eta Josi Basterretxea irakasleak.