Iruñerrian Gaur 2012-12-18

Euskalerria Irratia 2012ko abenduaren 18a

Hipotekek Kalteturikoen Plataformak kanpaina bat abiatu du banketxeen "gehiegizko" tasak salatzeko. Nafarroako Musika Eskolek egonkortasun ekonomikoa emanen dien finantzazioa eskatu dute Parlamentuan. Badator Olentzero: hilaren 24an, Iruñeko segizio nagusia, larunbatean, festa, Alde Zaharrean, Olentzeroren Lagunen Elkarteak antolatuta. Eta bi liburu: Arrotxapearen inguruan Patxi Abasolo Lopezek egin duena, eta "Nafarroako Erresumako kronika ezzinezkoak”, Mikel Zuza Viniegrak idatzia gaztelaniaz, Fernando Reyk euskarara itzulia. Bigarren hori argitaratu eta aurkeztu dute gaur.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!