Fermin Erbiti: Nepotismoa larriagoa da kuxkuxeroa izatea baino

Euskalerria Irratia 2012ko abenduaren 18a

Cervera auzia piztu zenetik astebetera, lehengoan gaude: auskalo nork eta zertarako antolatu duen. Batzuek, hasieran, argi ikusi zuten diputatu-ohia zela galtzailea eta Asiain, berriz, irabazlea.

Ez dut uste horrela denik. Besterik frogatzen ez den bitartean, Cerveraren bekatua arina dela esan genezake. Kutxari buruzko informazio misteriotsua ezagutu nahia ulergarria da, kazetari guztiok berdin-berdin eginen genuke. Gauza politikan ez omen duen profesio horretan ba al da hain gutxigatik dimisioa eman duenik?

Beraz, Cervera galtzaile, bai, dudarik gabe. Baina Asiain ere, Kutxaren ibilbide negargarria ahantzi nahi duten guztiak bezala.

Are gehiago, momentuz, eta besterik frogatzen ez den bitartean, aferak Asiain Cervera baino toki konprometituagoan utzi duela esanen nuke. Izan ere, niri behintzat larriagoa iruditzen zait nepotismoa kuxkuxero izatea baino.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!