Josi Basterretxea: Olentzerok badu non lagundua

Euskalerria Irratia 2012ko abenduaren 18a

Eskuinaren itzulera, horixe izan daiteke gaurko argazkiaren oina. Euskal Autonomia Erkidegoak badu gobernu berria, atzodanik. Atzo hartu zituzten beren karguak Eusko Jaurlaritzako Sailburu berriek. Modu batean edo bestean erretrataturik, Jaurlaritzako zortzikote berri hori ikus daiteke hemengo egunkarien azaletan.

Eskuinak aginduko du Euskadin. Eskuinak agintzen du jada Nafarroan. Iparraldean, bestela dira gauzak.

Delako krisi ekonomikoaren zurrunbiloaren baitan, gizartearen ongizatea bermatzea du erronka gobernu berriak, agian erronka nagusia.  Subiranotasuna garatzeko konpromisoari erantzutea ere badu erronka gobernu berriak. Euskal hiztunen komunitateari euskaraz bizitzeko aukerak bermatzea ere badu erronka gobernu berriak.

Mugarik gabe, ad infinitum  luza daiteke gobernu berriak egin beharrekoen zerrenda. Badago eta zer konpondu eta hobetua.

Gauden egunetan gaudela, Gabonetako atarian gaudela, esan dezadan ezen Olentzerok baduela non lagundua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!