ARGIA astekariaren azken aleaz aritu gara Mikel Asurmendi kazetariarekin, jarraian asteari begira jarri gara Maialen Huarte lankidearekin. Txalapartak kaleratu berri duen "Vascos Navarros" liburuaz aritu da Mikel Bujanda egilearekin, Jose Mari Esparzarekin. Burutazioaren txokoan Gorka Bereziartuak hartu du hitza. Martin Juanenaren bisita izan dugu ondoren, asteburuak eman dituen kirol emaitzak aztertu ditu gurean, eta bukatzeko "Burrunka" musika eta animazio taldeko Asier Goieaskoetxearekin aritu gara solasean.