Parlamentuan Nafarroako Kutxan gertatu dena ikertzea ez du nahi PSNk; beste behin, ikerketa batzordea osatzearen kontra bozkatuko du osteguneko osoko bilkuran. Funtzionarioen estraz, Parlamentuko langileek bai, kobratuko dute Eguberrietako lansaria. Balizko hauteskunde aurrerapenaz ere hitz egin da, Iruñerrian Gaur. Osasunbidean, sei orduko lanuztea egiten ari dira ELA eta LAB sindikatuek deituta. Iruñeko Udalean aurrekontuen eztabaida ostiralean: Geroa baiko hautetsiek kontra bozkatuko dute" murrizketen aurrekontuak" direlako. Gakoa, gaur: Nekane Perezek.