Laura Perez: Zentsura

Euskalerria Irratia 2012ko abenduaren 17a

Politikaz hitz egitea debekatuta dago. Franco-k ere hala omen zioen. Eta berriro ere, garai haietan bezala, ez dute lotsarik haien ebazpenetan ekitaldi politikoak debekatzean. Oraingoan, instituto batean aurkeztu behar zen “Los trileros forales”dokumentala, Herri Ekimena eta Ateak Ireki erakundeek antolatutakoa, debekatua izan da.

Gertaera honek, burura dakarkit, “ Etorkizuneko Errepublika”-ri buruz hitz egiteko alderdi politiko ezberdinetako parlamentariekin, UCNR-ek antolatutako mahai-ingurua ere, debekatu egin zutela. Nafarroako Epaimahi Administratiboaren aurrean, askatasun eskubidea urratzen zela salatu zen. Hauen argudioa, Udaletxearen legezko betebeharren artean, ez dela azaltzen politikaz aritzeko tokiak eskeini behar direnik izan zen.Nere ustez, ordea, honek ez du esan nahi debekatu behar direnik.

Udal-ordenantzak dioenez, zenbait lokal publiko erabili ahal izateko, jardueraren gaia, soziala edo kulturala behar du izan. Ekitaldi politiko eta mitinentzat ordea, Hezkuntzako Departamentuak utziko dituen eskola publikoak erabiliko dira. Hortaz, gaia boteretsuen gustukoa ez denean, ikusi dezakegu, nola bermatzen den eskubide hau...Ba honi, atzo, gaur eta bihar zentsura esaten zaio!

Ezin dut ulertu nola, bere burua demokratikotzat duen gizarte batek, ezin duen politikaz mintzatu. Are gehiago, politika hitza, etimologikoki, hiriaren antolakuntzari lotuta dagoenean. Mesedez, norbaitek esango al dit hauentzat politika zer den? erabaki hauek ez al dira akaso politikoak?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!