“Mendiko bide luzean pausoa labur”. Hala aritzen gara Euskalerria Irratian Felipe Uriarte, goi mailako mendizalearekin. Irrintzi Mendi Aterpea zabaldu digu beste behin. Oraingo honetan ere, lagun artean goxo goxo egon gara. Leontzio Huarte, Nepaletik duela gutxi etorritako mendizale basaburutarra elkarrizketatu dugu. Ladack mendian bizitako pasadizoak izan ditu mintzagai nagusi.
Irene Sarrionandia eta Josean Rodríguez, senar emazte jubilatu debatarrak ere gure artean izan ditugu. Akonkaguan sarritan ibiliak dira eta aurki beste behin abiatuko dira bertara. Mendian izan beharreko segurtasunaz ere aritu gar. Felipe Uriarteren esanetan makila beti eraman beharko genuke mendian: orekari eusteko, bidea zabaltzeko, oztopoak baztertzeko. Mendi irteeraren tartean, Euskal kostara joateko proposamena. Kantauriko Ertza zeharkatzeko ibilbideak proposatu dizkigu Felipe Uriartek. Amaitzeko liburu baten gomendioa: “Le Mie Montagne”, Walter Bonatti mendizalearena.