William Butler Yeats (Dublin, 1865- Roquebrune-Cap-Martin, Frantzia, 1939) poeta eta antzerkigilea. Yeats irlandar literatur pizkundeako egilerik esanguratsuenetarikoa izan da eta Dublin hiriko Abbey Theatre antzokiaren sortzaileetako bat. Mistizismoak inguraturik, abertzale izan zen eta senatari gisa ere jardun zen
Literaturako Nobel Saria jaso zuen 1923an.
Gaurko Tutulia saioan Josetxo Azkonak bere poema batzuk ekarri dizkugu. Horien bidez haren bizitzaren nondik-norakoak, bere pentsamoldea, bere sentipenak ezagutu ditugu. Eta Innisfree, lakuaren irla, ezagutugu dugu.