Ergel handia da gure Cervera? Uste duzue? Horrela laburtu daiteke gertatutakoa? Besterik ez? Xelebrekeria hauek direla eta, kontatzen diguten zerbait sinetsi duzue? Nori ematen ahal zaio oinarrizko fidagarritasunik, auzian agertzen diren pertsonaiak aintzat hartuta?
Zaila egiten da esaten digutena ontzat ematea. Afera ez da gezurra izatea, egiaren alde handiak ez agertzea baizik. Izan ere, ene ustetan, ez dakiguna dakiguna baino askoz ere garrantzitsuagoa da. Iceberg baten goiko mutur ttikiaz ari garela iruditzen zait. Ikusgarria da, deigarria, harrigaria, maila batean, nahi baduzue, baina sakoneko iluntasunaren berri ematen diguna, batez ere.
Zer dago, bada, iceberg honen alde ilunetan? Agertu dena, ilunari argia emateko azaldu da ala ilun gordetzeko asmoz? Izkututakoa jendartearen aurrean jartzeko ala betirako gordetzeko?
Ez naiz konspirazio teorien zalea, baina argi dago iluntasun gehiegi dagoela historiotxo honen inguruan.