Nafarroako Kutxarekin gertaturikoa argitu beharra dagoela esateko tenorean bat egin dute gaur Berriako Joxerra Senarrek, Garako Martxelo Diazek, eta Diario de Noticiaseko Ibai Fernandezek, Metropoli Foraleko kazetarien solasaldia. Haien iritziz, ezinbestekoa da Santiago Cerveraren eta Jose Antonio Asiainen auziaz haratago ikertzea eta argitzea. Nolanahi ere, hirurok uste dute hori egiteko arazo handiak izanen direla, UPN eta PSN horren guztiaren arduradunak izan direlako.
Behin hori argiturik, Cervera auziaz ere mintzatu gara hiru kazetariokin. Eta nolabaitere auziaren azterketa literario, edo zinematografikoa egin dugu. Mobila zein izan daitekeen. Auziak nori egin dion mesede. Gidoigilea zein izan daitekeen.