Arratsalde.on 2012-12-12

Euskalerria Irratia 2012ko abenduaren 12a

Oier Zuñiga antzezlea elkarrizketatu dugu, "Gazteak plazara"  beka deialdiaren irabazleen artean dago bere taldearen proiektua, antzezlana biharkoan emanen dute estreinekoz. Karrikiri Euskal Dendara jo dugu ondoren,  Silbia Alonsok kontatu digu Eguberrietako  Euskal jantzien inguruan dituzten aukera interesgarriak. Zinemara jo dugu jarraian; Gontzal Agote zine kritikaria,  "Sin tregua"  izeneko filme Estatu Baturraz aritu zaigu. Bukatzeko jaso berri dugun liburu bat izan dugu mintzagai, "De Noáin a Amaiur 1521-1522" Peio J. Monteanok idatzia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!