Iruñerrian Gaur 2012-12-12

Euskalerria Irratia 2012ko abenduaren 12a

Nafarroako Gobernuak ez die Gabonetako lansaria ordainduko funtzionarioei. Dio derrigorrez bete beharra daukala Espainiako Gobernuaren dekretua, eta beraz, ez du ematen Parlamentuak atzon onartu zuen neurria beteko duenik. Gamesan, aurreakordioa sinatu dute enpresak eta ELA ez beste sindikatuek. 150 langile gutxiago kaleratuko ditu; trukean, soldata eta antzinakotasuna izoztuko die gainontzekoei. Bihar erreferenduma eginen dute langileen artean. Eta CAN afera: Nafarroako Kutxaren inguruan mafia kutsuko mugimenduak daudela uste du Kontuz elkarteak, eta erantzukizunak argitzeko ordua dela. Gakoa, gaur: Jon Abrilek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!