Nafarroako Kutxaren inguruan mafia kutsuko mugimenduak daude, eta erantzunkizunak argitzeko ordua da. Hala uste du Kontuz kontsumitzaile, zergadun eta erabiltzaile elkarteak, horren eledun Patxi Urrutiak Metropoli Forala saioan azaldu duenez.
Nafarroako Kutxaren auzian erantzunkizunak judizialki argi daitezen, traba handia dakusa Urrutiak Fiskaltzan:
Hedabide handiek fokoa Santiago Cerverarengan jarri dute. Baina Urrutiaren aburuz, lupa Nafarroako Kutxako presidente Asiainengan ere jarri behar da.
Cervera atxilotua izan aurretik ere, Kontuz elkarteak bazuen informazioa Asiainen abokatu bulegoak Nafarroako Kutxarentzat egindako lanez. Eta, haien iritziz hor gutxienekoa da lanok Asiainek berak edo bere semeak egiten zituen, bulegoa Asiainena berarena baita. Lan horien guztien inguruko datuak ezagutzera emateko exijitu du Urrutiak.
Halaber, Asiainen aurrekariak gogora ekarri ditu. Ustelkeriagatik espetxeraturiko Gabriel Urralburu diputazio-buruaren presidente-ordea izan zen. Eta egun, PSNrekin loturik egonagatik ere, Nafarroako Kutxako presidentea da. Datu hori guztiz adierazgarria iruditzen zaio Kontuzi.
Nolanahi ere, Urrutiak dio Nafarroako Kutxaren inguruan argitu beharrekoak Asiain auziaz haratago doazela: dietak izan ziren lehendabizi, Sanz Sarria ardandegiko buru izendatzea etorri zen gero, Pejenaute auzia ere tartean izan zen.
Hari horietatik guztietatik tira egin nahi du Kontuzek. Horretarako jada hainbat lagun ari dira lanean. Eta urtarriletik aurrera bere kolaboratzaile sarea zabaltzeko hainbat ekimen jarriko dituzte abian.
Argazkia: Argia