Aingeru Epaltza: Irriz

Euskalerria Irratia 2012ko abenduaren 12a

Tira, egin dezagun irri Santiago Cerveraz. Wyoming-ek harako Bartelin harekin parekatu zuen atzo. Faeminok eta Cansadok ere txisteren bat erran dute haren gainean. Jendea argazkiak ateratzen ari zaio zirritu famatuari, edo bere buruari, zirritu famatuaren ondoan, sekulako irribarrea ageri duela. San Bartolomeko baluartea bikote iheskorren eta pasealari bakartien ibilbidea baizik ez zen gaurdaino; han, erromesaldiak eta erromeriak eginen dira laster. Egin dezagun irri, bai, gogotik, Cerveraren lepora ‑fatxa halakoa, ergel demonioa, harroputz alaena‑ baina irri egin ondoan, oroit gaitezen bertze batzuk ere ari direla irriz. Nafarroako Kutxa hondora eraman duten horiek, konparaziorako. Eta Nafarroako Kutxaren bizkar beren poltsikoak berotu dituztenak. Edo saltsa-maltsa hau guztia, San Bartolomeko zirritukoa barne, asmatu dutenak. Jende bera baita, beharbada.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!