Nafarroako Kutxaz, bertako presidente Jose Antonio Asiain jaunaz eta Santiago Cerveraren dimisioaz solastu gara solasaldi poltikoan, EAJko buru Manu Aierdi, Sortuko eledun Pernando Barrena eta Xabi Aierdi Aralarko parlamentariarekin. Bestetik, Poeta Zonbien Kluba zabaldu dugu Hedoi Etxarte idazlearen “Sinplistak” liburuaz hitz egiteko. Egilea bera eta Angel Erro poeta izan dira gurean. Oier Lakuntza kimikariarekin Fast food fenomenoaz aritu gara. Iritziaren tartean, Fermin Erbiti kazetaria eta Josi Basterretxea idazlea.