Cervera eta bere zirkunstantziak

Euskalerria Irratia 2012ko abenduaren 11

Santiago Cerveraz eta bere zirkunstantziez mintzatu gara gaur goizean Metropoli Forala saioan. Patxi Zabaletak Cerveraren profil politikoa egin digu. Ibilbide paraleloak egin dituzte Cerverak eta Zabaletak. Garai berean izan ziren Iruñeko Udalean zinegotzi. Garai berean foru parlamentari. Zabaletaren idurikoz, "Cervera eta Gallardon oso antzekoak dira; izan ere, biok ultraeskuinetik datoz, eta handinahiak bultzaturik itxura moderatuagoa eman nahi izan dute gora egin ahal izateko". Mikel Belaskok, berriz, Cerverak jasotako mezu anonimoaren azterketa egin du. Eta ondorioztatu du idazkerarengatik, txukuntasunarengatik, Txantrea idazteko moduagatik, san Bartolome izkiriatzeko eragatik, Txantreako gazte euskaldun kultu batek idatzi zuela mezua. Kike Diez de Ultzurrunek, berriz, Cerverak kartazal ilun sona handikoa hartu zuen san Bartolome gotorleku txikiaari buruz mintzatu zaigu. Hori guzti hori gutxi bailitzan, jarraian parlamentarien solasaldian auziaren irakurketa politikoa egin dugu. Pernando Barrena, Xabi Lasa eta Manu Aierdi bat datoz: ez gaude Cervera auziaren aitzinean, baizik eta CAN auziaren aurrean. Eta hortxe jarri behar da fokoa: Nafarroako Kutxako irregulartasunetan.

Argazkia: Argia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!