Gai serioa da giza eskubideena. Sakona da dudarik gabe. Gure artean, Euskal Herrian, zer pentsatua eman izan duena, zer salatua, zer borrokatua.
Giza eskubideen nazioarteko egunaren harira, ezohiko argazkia dakarte gaur egunkari batzuek. Donostiako Alderdi Eder parkean bildu ziren atzo Donostiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak. Guzti guztiak. Denak.Itsasoa lekukotzat hartuta egin zen agerraldia, parkean dagoen oroitarriari begira.
Ulertu dudanez, denak bildu ziren giza eskubideen urraketa guztiak salatzeko, eta errespetua aitortzeko indarkeria terrorista, indarkeria gubernamental eta indarkeria para-polizialaren biktima guztiei.
Xume-xumeak iruditu zaizkit argazkiak. Txalogarria, ekitaldia.