Alberto Barandiaran: Santiago gizajoa

Euskalerria Irratia 2012ko abenduaren 10a

Amarru ederra egin diote Santiago Cerverari, gizajoa. Berak beti defenditu du Nafarroako Kutxaren garbitasuna eta ondradutasuna, eta horregatik salatu du behin eta berriro azken urteotan gertatu diren itsuskeriak, bera asmo oneko pertsona baita, batere tolesik gabea, fede onaren eredua, eta aprobetxaturik atzo Iruñean zegoela, kasualitatea, hurbildu zen, kuriositate hutsez, zuhaitz batera, abisua eman ziotelako, eta joan eta bila, beharbada datu gehiego lortuko zituen horrela bera hainbeste salatzen ari den politikarien eta Nafarroako agintarien ustelkeriari buruz, berak ez baitzekien ezer. Orain pena du bere alderdia kaltetu dezakeelakoan, bera Iruñean baitzegoen, kasualitate hutsa, eta bururatu zitzaiolako ustelkeriaren aurkako bere borroka zintzo eta saiatu horretan anonimo hori mugarri izan zitekeela. Santiago Cervera, gizajoa. Dena, amarru bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!