Karrakela denda Iturrama auzoko Iñigo Aritza kalearen 13. zenbakian dago. Bertan Nafarroako produktuak aurkituko ditugu erosgai: haragia, esnekiak, barazki eta frutak, senda-belarrak, eztia, olioa, ardoa...
Gilen Abrego Karrakelako kidearekin aritu gara solasean. Bera denda honetako bultzatzaileetako bat da eta ekoizlea ere aldi berean, Iguzkizako ganaduzalea. Internet bidez hasi ziren zenbait ekoizle haien produktuak eskaintzen baina laster ikusi zuten Iruñean egoitza bat izatea erosoena izan zitekeela bai haientzat baita erosleentzat ere. Hortik sortu zen Karrakela zabaltzeko asmoa.