Neguari abesten,ene kantak

Euskalerria Irratia 2012ko abe. 5a, 15:01

Neguari abesten, Ene kantak  taldea Nerea Urbizu eta Urko Oskoz irakasleek osatzen dute, Peluso koordinatzailearekin batera. Haurrentzako euskarazko abestiak sortzen dituzte. Orain dela bi urte lehen CD-DVD egin zuten eta horrekin izandako diru etekinak eremu ez euskalduneko D ereduko haurren familiai eman zien. Aurten hauxe argitaratu dute bertsolariekin batera, Nafarroako Bartsolarien Lagunak Elkartearentzako izannen baitira etekinak. Bertan, neguko abestiak daude; batzuk berriki sortuak eta besteak kanta ezagunen moldaketak. Igor Elortza, Uxue Alberdi, Xabi Terreros. Estitxu Fernandez eta Urko Aristi kazetariak, Leihotikan taldeko, Gorka abeslaria, edota Zubieta-Olazabal pilotari bikotea ere, animatu da kantatzera lan honetan. Aurreko lanean bezala, Kukuxumusuk marrazkiak egin dizkigu eta osotasuna ematen diote diskaren aurkezpenari.http://www.enekantak.com/

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!