TTIPI-TTAPA astekariaren azken aleaz aritu gara Aitor Arozena kazetariarekin, "Pil pilean" Iruñeko zenbait komertzioek sortu duten web-guneaz solastu gara Mikel Arbeloarekin. Burutazioaren tartean Patxi Zubizarretak hartu du hitza, Durangoko azokaz egin ditu zenbait gogoeta. Leire Onieva lankideak prestatu duen erreportaiean gai bera izan du mintzagai, azoka eta bertan izanen diren produktuak. Golem Zineetan sartu gara ondoren, Gontzal Agote kritikaria " la vida de Pi " filmearen inguruan aritu zaigu.