Israelgo intsumiso batek mintzaldia eskainiko du gaur Iruñean. MOC-Kontzientzia Eragozpen Mugimenduko kide Fernando Mendiolak eman dizkigu xehetasunak saioaren sarreran. Rajoiren gobernuak ez ditu pentsioak inflazioaren arabera eguneratuko. Horri buruz aritu zaigu Sasoia elkarteko Patxi Urrutia jubilatua. Ekaitz Santazilia NUPeko irakaslearekin euskararen inguruko topikoak aztertzen jarraitu dugu. “Aquí nunca se ha hablado vasco” topikoa mintzagai izan dugu gaurkoan. Eguzki Bideoak-eko kide Aitor Balbasek eta Nerea Fillatek Durangoko Azokan aurkeztuko dituzten dokumentalen bilduma aurkeztu dute gurean. Zinetziaren fikzioaren atalean, Patxi Huarte marrazkilaria polonioaz aritu zaigu. Iritziaren tartean, Edurne Begiristain kazetaria eta Aingeru Epaltza idazleak izan ditugu.