Metropoli Forala 2012-12-04

Euskalerria Irratia 2012ko abenduaren 4a

Saioaren sarreran, Hipotekak Kaltetutako Plataformako kide Josu Ostak Espainiako Gobernuak etxe-kaleratzeen inguruan hartutako azken erabakiez eta gaur arratsalderako antolatu duten elkarretaratzeaz hainbat azalpen eman dizkigu. Horren ostean, solasaldi politikoaren tartean Bilduko Bakartxo Ruiz, Nafarroa Baiko Xabi Lasa eta Geroa Baiko Manu Aierdi aritu zaizkigu, atzo ospatu zen Nafarroaren Egunaz eta gaur legebiltzarrean hasi den Erreforma Fiskalaren eztabaidaz. Aurrera jarraituz, Castillo Suarez olerkari sakandarrak “urtebetetze festa” izenburuko bere azken liburua aurkeztu du gurean. Hark hautatutako hainbat poesia ere entzuteko parada eduki dugu. Amaitzeko, Asier Altuna “Bertsolari” dokumentalaren egilea Irrintzi Dorrean izan dugu. Eguzki Bideoak-ek DVD sisteman plazaratu du zinegile gipuzkoarraren lana eta horren aitzakian luze eta zabal aritu gara solasean. Iritziaren tartean, Josi Basterretxea irakaslea eta Fermin Erbiti kazetaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!