Urtero bezala, abenduaren 6aren inguruan hasiko dira Espainiako kostituzioarekin bueltaka esanez, zein ongi egin zuten eta zein miresgarria izan zen Espainiako transizioa.Ongi ez, primeran egin zuten ordea. Gerratearen osteko isilaldia 40 urtez ez ezik, 30 urte gehiagoz luzatzea lortu zuten memoriarik gabeko herri bat bilakatuz. Ondorioz, zenbait hitz gure hiztegi soziopolitikotik kanpo geratu ziren, esate baterako, errepublika, autodeterminazio eskubidea, demokrazia partehartzailea...
Gaur egun pairatzen ari dugun terrorismo ekonomikoaren astinduen ondorioz noraezean gabiltza, jakin nahi ez zein erlazio zuzena dagoen gure iragan horren artean, gaur egungo demokrazia ezarekin. Egungo krisialdia ez da ekonomikoa bakarrik, demokratikoa ere bada, eta egora larri honen aurrean irtenbideak aurkitzea premiazkoa da iada, ez dago denborarik. Ez da demokraziarik egongo hiritarrok politika ekonomikoaren jabe ez garen bitartean eta hori lortzeko, ezkertiar alderdi, sindikatu, eragile sozial eta mugimendu ezberdinei minimo batzuk adostera behartu behar ditugu eta konpromesu horrekin, hasi gaitezen elkarlanean, bai Euskalerrian nola Europa osoan!
Konstituzioaren 10.artikuluaren arabera, “Gizakiaren duintasuna, berari datxezkion eskubide zapalezinak, nortasunaren garapen askea, legearekiko eta gainerakoen eskubideekiko begirunea, politika-ordenaren eta gizarte-bakearen oinarri dira.” Beraz, guzti hau betetzen ez den bitartean, ez da gizarte-bakerik egongo.