Jai eguna gaur gure hirian. Iruñeko zaindari Done Saturdiz hitz egin dugu saioaren hasieran Roldan Jimeno historialariarekin eta Kike Diez de Ultzurrun kazetariarekin. Hipotekak Kaltetutako Plataformako kide Josu Ostarekin atzoko Doneztebeko gertakariez hitz egin dugu. Asteburuko zine estreinaldien berri eman digu Aitor Abaroa kritikoak. Aktualitate politikoaren tartean kazetari bi izan dira gurean: Diario de Noticiaseko Ibai Fernandez eta Berriako Joserra Senar. Iritziaren tartean, Ander Perez eta Elixabete Garmendia aritu dira.