Ander Perez: Mendebaleko zine historikoa

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 29a

Irratian XIX.mendeko Txinan kokatutako pelikula batetaz ari ziren. Arreta deitu zidan datuak. Eta buruari bueltaka hasi nintzen. Askotariko generoak eman ditu zinemagintzak, tartean, noski, genero historikoa. Baina genero historiko horri, gehienetan, “mendebaldeko” hitza gehitu beharko genioke. Mendebaldeko genero historikoa, edo halako zeozer.

Ohituta gaude zaldun ezpatadunak, Chicagoko gangsterrak eta Auswitcheko naziak pantaila erraldoian ikustera. Baina historiak bobinan atzera jotzen duenean, gutxitan abiatzen da gainerako kulturengana. Nik, behintzat, ez dut sekula islatuta ikusi XII.mendeko Afrika, adbidez.Nire hipotesia apurtuko luketen adibiden bila jo dut nire memoriara. Eta seguruna, nik ikusitako pelikulak gutxiegi dira arau orokortu bat egiteko. Baina, denboran ahalik eta atzeren egitean, irudi bera agertu zait guztietan: indigena bat, izan aimara, ketxua ala masaia, lanza bat eskutan eta sasi artean bere konkistatzaileari zelaka. Herri haien historia gure konkistekin batera hasi izan balitz bezala. Aurretik, ezer bizi izan balute bezala. Edo ez zinera eramateko moduko ezer, behintzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!