Aspaldidanik, bi gizarte ari gara eraikitzen. Eta azkenaldian, anitzez ere era nabarmenagoan. BAIkoen eta EZkoen gizartea.
Orain Guti arte, BAIkoan geunden gutako gehienak. Lana genuen, bai. Hlabete bukaeran soldata bat genuenen taldekoak ginen. Hipoteka ematen ziguten, estuxeago edo arinxeago ordain genezan. BAIko taldeko pribilegiatuok, eskura genitu3en aberatsen zerbitzu eta kapritxo ia denak. EZko taldean, aldiz, gizartetik egotzitako, baztertutako jendea zegoen. Guti batzuk ziren. Eta gizarte zerbitzuek eta GKEek ematen zieten babesarekin nahikoa zela uste genuen.
Baina krisi gordin honek BAIetzaren eta EZetzaren arteko mugak hautsi ditu, irauliarazi. Edo akaso, jatorrizko tokian paratu ditu. Baietza Guti batzuentzako kluba baino ez da. Hipoteka eskatu behar eez dute horiena, eguneroko bizimodurako erosotasun guztiak dituztenena. Gauzak ongi doazenean, eurek ere ongi daude. Gauzak okertzen direnean, aldiz, ongi jarritzen dute horiek. Elitea dira. Eta gure agintariak aukeratutakoen klub hortakoak direnez, gero eta urrutiago gaude gainerakoak, EZ klubekoak. Lana izanda ere, segurtasunik ez dugunona. Zorpetuona. Izan gabe, aberatsak ginela uste genuenona.
Eta astelehenean bere etxea kentzera joan ziren familia ikusten dugunean ohartzen gara zeinen ahulak garen. Alegia, gauzak ez direla batere aldatu. Batzuek segiko dutela BAIkoak izaten, gehienok oinarrizko eskubideak nola urratzen dizkiguten ikusten dugun bitartean: ez osasun publikorik, ez hezkuntzarik, ez kulturarako sarbiderik, ez gure hizkuntzan jarduteko aukerarik, ez lan egonkor eta duinik, ez etxerik, ez, ez, ez…