Luismi Uharte soziologo eta EHUko irakasle iruindarrak liburu interesgarri bat plazaratu berri du: "Las multinacionales en el siglo XXI: impactos múltiples. El caso de Iberdrola en México y Brasil". Ikerketa lan sakon eta interesgarria ezagutzeko nola funtzionatzen duten nazioarteko enpresa handi hauek, noraino iristen den beren boterea eta zer nolako ondoio kaltegarriak ekartzen dituzten haien jokalmolde ekonomizistek. Langileen lan baldintza kaxkarrak, indefentsioa, herri indigenen aurkako erabakiak eta energia "berdeak" lortzeko erabiltzen dituzten modu ez horren garbiak. Dena legearen barruan eta etekin ekonomikoak lortzeko helburuekin. Askori gustatuko ez zaien lana, eta beste batzuk bazterrean uztea nahiago izanen dutena Iberdrola erraldoiari ez molestatzeko.