Iruñerrian Gaur 2012-11-28

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 28a

Doneztebetik iritsi den azken orduko albiste latza, Iruñerrian Gaur, abiapuntu: bere buruz beste egin du etxe kaleratze prozesu batean murgilduta zegoen gizon batek. 59 urte zituen, eta alokairua ez ordaintzeagatik 4.200 euroko zorra zuen. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Juan Manuel Fernandezek eman ditu datuak. Horrez gain, albiste, gaur: funtzio publikoko murrizketak, Comptos Ganberak formakuntzarako diru laguntza publikoen inguruan egin duen txosten argigarria, osasun arloko dekretua, Parlamentuan hastear den erreforma fiskalaren inguruko eztabaida. Gakoa, gaur: Jon Abrilek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!