Metropoli Forala 2012-11-28

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 28a

Nafarroako Gobernuak 61 milioi euro eman dizkie 2008 eta 2010 urteen artean UGT, CCOO eta CEN enpresarien konfederazioari formazio ikastaroak egin ditzaten. Comptos Ganberak eman ditu datuak eta nabarmendu du ezinezkoa dela neurtzea laguntza horiek duten eraginkortasuna. Horri buruz hitz egin dugu erakunde horretako komunikazio arduaradun Fermin Erbiti kazetariarekin. Gora Iruñea! plataformako kide Xabi Gartzia biharko antolatu duten Iruñeko Egunaz mintzatu zaigu. “Agenda Setting” dokumentalaren egile Helena Bengoetxea ere elkarrizketatu dugu gaur. Gaurko saioaren protagonista nagusia Patziku Perurena izan da. Luze eta zabal aritu gara idazle goizuetarrarekin hitz egiten. “Saski bete intxaur” azken liburuko pasarteak irakurri dizkigu eta bere gustuko musika ere entzun dugu. Iritziaren tartean, Edurne Begiristain izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!