Patziku Perurena: "Korronte nagusiaren kontra egotea ez da pose bat, benetan ari naiz”

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 28a

Eguneroko bizimodua, euskara eta natura dira bere betiko obsesioak. Begi aurrean ikusten duenarekin konformatzen ez den horietakoa dugu. Leitza eta Goizueta dira bere unibertsoa eta unibertsitatea. Elkarrizketa egin diogu Metropoli Foralean. Guk galderak egin eta hark galdera berriak eginez erantzun digu. Haren esanetan, oraingo gizartea zuhaitzaren hostoen antzekoa da. “Haizeak eramaten ditu hostoak, bazter guztietara zabaltzen ditu. Inor ez da ohartzen zuhaitzaren zainez. Zuhaitzari sustraiek eusten diote. Zainetara jo eta lurpean dagoena arakatzea dut gustuko. Azaletik ibili baino, nahiago dut txoko zehatz batean barrendu. Imanol, Beethoven, Amancio Prada bidelagun izan ditugu gure elkarrizketatuak hala hautatuta. Patziku Perurenak Saski bete intxaur bere azken liburuko zenbait pasarte ere irakurri dizkigu.

Argazkia: Argia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!