Gazte jaldi hadi plazara

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 27a

Gazte euskaldunek egindako bost proiektuk eskuratu dute diru laguntza Euskara Kultur Elkargoak antolatutako Gazteak Plazara ekimenaren lehen edizioan. "Itzulerak-Barne bidaia" gazteen errelato intimoak biltzen dituen liburua, "Errizoma" arte disziplinen arteko experimentoa, "Ahotsen mintzoa" Arakil-Imotz aldeko urtekaria, "Hitzen balioa" antzerki-bertso lana eta "Aro modernoak" Joseba Sarrionandiaren poema batean oinarritutako antzezlana dira proiektu hauek. Azken lauak abenduan zehar kaleratuko dira eta horien aurkezpena egiten haien egileak izan dira Euskalerria Irratian.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!