Iruñerrian Gaur 2012-11-27

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 27a

 

Pernando Barrenari Metropoli Forala saioan egin diogun elkarrizketa, Iruñerrian Gaur, aurreneko albiste. Sortuko eledunak esan du inork ez zuela hil behar azken 50 urteotan, eta guztiek egin behar dutela euren jarreraren azterketa kritikoa. Nafarroako egoera politikoaz, esan du ez dutela inolako harreman formalik PSNrekin. Yolanda Barcinak, bere aldetik, berretsi du ez dela komeni hauteskundeak aurreratzea. Bilduk elkarrizketa erronda hasiko du ezkerreko alderdiekin "UPNren politika baldintzatzeko". Foru Parlamentuak behar diren lege aldaketa egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari etxe kaleratzeak eta gehiegizko zorra saihesteko. Eta Gakoa, gaur: Mika Etchebeherek.

Inork ez zuen hil behar azken 50 urteotan, guztiok egin behar dugu gure jarreraren azterketa kritikoa”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!