Metropoli Forala 2012-11-27

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 27a

Goizeko argazkia Josi Basterretxeak atera du. Gaur zabalduko dute Iruñeko alde zaharreko San Frantzisko Plazako liburutegi zaharberritua. Auzokideek behin eta berriro liburutegi duin bat eskatu dute. Iñigo Subiza liburutegiaren aldeko plataformako kideak azalpenak eman dizkigu. Elkarrizketa politikoaren tartean, Pernando Barrena, Sortu alderdiko ordezkaria izan dugu. Minutu bateko manifestua Fermin Erbiti kazetariaren ahotik entzun dugu.Oier Lakuntza kimikariak zientzialariek ustekabean eginiko aurkikuntzak izan ditu mintzagai: sakarina, penicilina, mikrouhinak, viagra, x izpiak… Ekaitz Santazilia, NUPeko irakaslearekin euskarari buruzko topikoez hitz egin dugu. Ion Celestinoren eskutik, bluesa, reggae eta jazzaren arteko fusioa entzungai izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!