Fermin Erbiti: Katalunian soziologoak ere galtzaile

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 27a

Futbolean ez bezala, politikan bat irabazle izan daiteke, eta galtzaile aldi berean.

Horixe gertatu zaio Artur Masi. Apustu argia eta gogorra egin zuen, gehiengo osoa eskatu zuen ez ohiko egoerari aurre egiteko, eta hamabi eserleku galdu ditu.

ERC da hauteskundeetako irabazlea, baina Masekin hitzarmenik egiten ez badu, emaitza ez da batere gozoa izanen, independentisten helburuan aitzina egitea ezinezkoa izanen delako.

Hauteskundeotan politikariengandik hurbil dabiltzan soziologoek ere jipoi handia hartu dute, inoren iragarpena ez baitzen hurbildu igande gaueko emaitzara.

Dakizuenez, ekonomialariak forense bihurtu dira, etorkizunaz iritzia eman beharrean hildakoari zer gertatu zaion esatera mugatzen baitira. Ba, Kataluniako hauteskundeetako aurreikuspenak eta datuak ikusita, soziologoen ospea ere hortxe dabil, kazetarion mailan, gutxi gora behera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!