Arantza de Lorenzo nutrizionistarekin aritu gara solasean, "200 errezeta goxo" izeneko liburua aurkeztu du gurean. Jon Barbarinek "Tximino jakintsua" lana taularatuko du gaurkoan kondestablearen jauregian, antzezlanaren ingurukoak kontatu dizkigu aktoreak. Aste honek ekarriko dituen agenda kontuak bildu ditu ondoren Maialen Huarte lankideak. Nafarroako Gobernuz Kanpoko koordinadoraren txanda izan da jarraian, Beñat Elzaburuk kontatu dizkigu haren inguruko berriak. Irati irratian langile bat behar dute, Michel Iriarte eta Carlos Buenok eman dizkigute xehetasun guziak. Martin Juanenak asteburuko kirol emaitzak jaso eta kontatu dizkigu bukatzeko.