Etxe kaleratze berri bat iragarria zegoen gaur goizerako. Oraingo honetan Burlatan. Hipotekak Kaltetutako plataformako kide Batix Martiarenak Burlatatikm bertatik helarazi digu kronika saioaren hasieran. Jarraian, Realak eta Osasunak ostiralean husna berdindu zuten partidaz aritu gara Ander Txintxurreta eta Asier Legarda kirol kazetariekin. Asteak utzitako txio berezienak aukeratu dizkigu Lupi Lakasta tuiterlariak. Santi Leone idazlearen eskutik Freddie Mercury Queen taldeko abeslariari omenaldi txikia egin diogu bere heriotzaren urtemuga betetzen den honetan. Nafarroako Mendialdean zabaltzen hasi den atez ateko zabor bilketaz mintzatu gara David Garnatxo Landareko kudeatzailearekin. Azkenik, Bartzelonan bizi den Martin Haranburu politologoarekin atzo Katalunian egin ziren hauteskundeen emaitzak ian ditugu solasgai. Iritziaren tartean Aitor Etxarte irakaslea.