Hegoaldeko biak ala biak katolizismoarekin ongi lerrokatuak. Aberri egunen atarikoa meza santua da. Upnren atzoko ospakizuna meza santuarekin hasi zen. Guztiz egokia.
Bertrand Russellek zioen protestanteentzako pertsona ona, zintzoa, autoritateari aurre egiten diona dela, ezarritako arau inmorala betetzen ez duena. Hori bera egin zuen Martin Lutherrek Wormseko Dietaren aurrean.Katolikoentzat, bitartean, bertute nagusia menpekotasuna da, Jainkoarekiko eta elizaren hierarkiarekiko, errebelazioaren interprete bakarra delako.
Aurrekotik ondorioztatzen du, besteak beste, “ protestanteek zintzoak izatea atsegin dute eta teologia helburu horrekin asmatu zuten. Katolikoek, aldiz, gaiztoak izatea atsegin dute eta teologia asmatu dute bizilagunak onak izan daitezen”.
Munduaren bazter honetan suertatu zaigu bizitzea eta, kasualitatez, erresuma katolikoen menpekoak gara. Garbi dago Lakuan eta Carlos IIIeko jabeek lezioa oso ongi dakitela: beraiek errebelazioa kudeatzen dute eta guri menpekotasuna dagokigu.