Ander Perez: Jaungoikoaren baimenarekin

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 22a

Argia erakutsi digu Benedikto XVI aita santuak. Ez Jaungoikoarenganakoa, Belengo jaiotzarakoa baizik. Aita santuak dionez, Belengo atarian ez zegoen ez idirik eta ezta mandorik ere. Aurkikuntza, teologiarako ekarpen handia izateaz gain, hondamendia ere izan daiteke jaiotzetako figuratxoen saltzaileentzat. Eskerrak Benediktok ez duela caganetan kontrako proklamarik agindu.

Aurkikuntza Jesusen haurtzaroa liburuan argitaratu du aita santuak, eta goroldio artetik idi eta mandoa kaleratzeaz gain, Jesusen jaiotza eta Mariaren birgintasuna frogatutzat eman ditu. “Errealitate historikoa” bere hitzetan, biak ala biak. Jakin nahiko nuke Vaticanoak kontratatu gabeko zein historialarik frogatuko lukeen Espiritu Saindu baten bidez haurdun geratutako emakumearen hipotesia.

Errespetu osoa zor diet edozein erlijioetako fededunei, baina mingarria zait erlijioari historia deitzea. Eta beti hartu diot Elizari gezur handi baten traza. Gezur bat ongi kontatzeko, kontatzen duzun horretan sinistea funtsezkoa dela entzun ohi dut. Benediktok, hainbeste kontatzeaz, bere gezurra sinisten bukatu du. Jaungoikoaren baimenarekin, noski.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!