Metropoli Forala 2012-11-21

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 21a

Zabaldi Elkartasunaren Etxeko kide Begoña Zabalarekin Iruñeko palestinaldiaz hitz egin dugu. Legebiltzarkideen solasaldian Patxi Zabaleta, Aralarko koordinatzailea, Manu Aierdi, EAJko buruzagia Nafarroan eta Aitziber Sarasola, Bilduko parlamentaria izan ditugu. Hizpide nagusi PSN alderdiaren jokabide berria. Karrikiriko kide Aitor Etxartek gaurko karrisolasa ekimenaren berri eman digu. Oraingoan mintzagai eleaniztasuna eta Europa. Iosu Royorekin zientziaren gezurrei buruz solastu gara. Maite Iturre, Brasilen jaio, Argentinan hazi, Gasteizen lan egin eta Baztanen bizi den emakumea elkarrizketatu dugu azkenik. Iritziaren tartean, Edurne Begiristain kazetaria izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!