Estatuaren arrazoiak gidatuta, PSOEk behin eta berriro erran izan dio PSNri nork agindu behar zuen Nafarroako Foru Komunitatean. Gainera, bertako buruzagitzan zebiltzanen jokaera lanpostu ongi hornituekiko zaletasunak baldintzatzen zuen. Ez bertze ezerk.
Badirudi harakiria egiteko garaiak pasa direla. ETAk jardun armatua bertan behera utzi eta urtebete luze pasa ondotik, badirudi PSOEren frankizia honek eskuak libre ikusten dituela. Eta badirudi egoera honetan bere argaltasunaren indarraz jabetu dela.
Izan gaitezen garden eta gordin: UPNk eta PPk, eskuinak, boto baliodunen %40-45 lortzen ohi du. Gainontzeko %55-60 PSN, Ezker Abertzalea, Zentro-Eskuin Abertzalea eta Ezker espainiarzalearen artean banatzen da.
Egokitzapen garaietan gaude eta, oraindik orain, eremu politikoak finkatzeke daude. Bien bitartean PSN bere pisu higatuaren erabakimen gaitasunaz ohartu berri da.
Orain, bertze ahalegin batzuen artean, honako hau beharko genuke eskuin espainiarzalea boteretik kentzeko: zentro-eskuin abertzalea UPN-PPren hautesle harrobian lanean has dadila. Non daude Juan Cruz Alliren Nafar Demokraten Bilguneak lortu zituen 50.000 boto haiek, zentro-eskuineko