Metropoli Forala 2012-11-20

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 20a

EILASeko kide Kepa Yecorarekin sindikatu guztiek adierazpen askatasunaren alde hasi duten kanpainaz hitz egin dugu. Iruñeko zinegotzien biltzar ttipian, Ezkerrako Edurne Egino, Bilduko Eva Aranguren, Nafarroa Baiko Aitor Lakasta eta Aralarko Aritz Romeo elkartu ditugu. Amaia Izko eta Eduardo Santos abokatuak justiziaren gogortzeaz eta garestitzeaz aritu zaizkigu solasean. Miren Arizmendi terapeutak Carpe Diem filosofia hartu du mintzagai. Unean unekoa bizitzeko aholkua. Minutu bateko manifestua Fermin Erbitik helarazi digu eta goizeko argazkia Josi Basterretxeak egin du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!