Fermin Erbiti : Kontabilitate pribatuan ere, uste baino gutxiago

Euskalerria Irratia 2012ko azaroaren 20a

Dakizuenez, kontabilitate publikoan bueltaka gabiltza, gastu eta diru-sarrerak berdindu asmoz. Krisiaren ondorioetakoa horixe da, sarrerak uste baino murritzagoak izanik ez dagoela kontu horiek berdintzeko modurik.

Politikariek darabilten hizkera faltsuari jarraituz, horrelakoetan aurrekontua eguneratu egin behar da, alegia, guraizeak sartu beldurrik gabe, beti ere bide errazenetik, nahiz eta horrek ahula ahulago bihurtu.

Eta barneko kontabilitatean ere ez al da antzeko zerbait gertatzen? Baietz esanen nuke nik. Izan ere, batetik, etorkizunak ekarriko duena aurreikustean baikorregi jokatzeko ohitura dugu. Bestetik, nekez ohartzen gara eguneroko kontu txikien balio handiaz, horiek “sarrera”tzat ere ez ditugu hartzen.

Horregatik, gure balantzeak ere, gehienetan, argi islatzen digu zenbateraino ziren okerrak gure aurreikuspenak.

Batek, orduan, balantze hotza aitzinean, samina sentituko du, gure agintarien guraizeek eragindakoa bezain krudela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!