Herri Ekimeneko kide Imanol Salinasek Sarasate-karparen berri eman digu. Aritz Agirre kirol kazetariarekin Osasunaren larunbateko partiduaz hitz egin dugu. Asteak utzitako tuitak aukeratu dizkigu Lupilakastak. Ivan Jimenez ELAko sindikalistak hark idatzitako “Lan erreforma garaitzeko xake partida erraldoia” izenburuko liburua ekarri digu. Krisiak baditu milaka aurpegi. Langabetuak 51000 dira Nafarroan. Horietako bat da Ainhoa Arano Urriza. Kazetari gaztea lanik gabea. Iritziaren atalean Aitor Etxarte izan da.