Gaurko saioaren sarreran, Xabi Castro Iruñeko udaleko lan batzordeko kideak udal langileen aldarrikapenak azaldu dizkigu. Herri ekimeneko kideek Sarasate Pasealekuan Karpa jarri nahi dute datozen asteotan, aurrekontu sozialak eskatzeko helburuarekin. Aitor Abaroa zine kritikoak asteburuko estreinaldien berri eman digu. Bodologoak ikuskizunekin aktoreekin ere mintzatu gara. Iker Tubiak berriz, Oberena taldearen azken dantza ikuskizuna aurkeztu du gurean. Aritz Ibañezek kamiseta dizeinatzaileak marrazten dituen irudiak deskribatu dizkigu. Kike Diez de Ultzurrunen eskutik asteburuko txangoa prestatu dugu. Saioaren amaieran Euskadi Irratiako Faktoriarekin bat egin dugu Euskadi Irratiak 30 eta Euskalerria Irratiak 25 urte egiten ditugun honetan.