Walt Whitman poeta estatu batuarra izan da aste honetako Tutuliako protagonista. Erlijio eta koloreen gainean berak pertsonarengan sinesten zuen. Magnetiko, erakargarria, jendezalea, bisexuala, ausarta eta askea. XIXgarren mendean idatzitako bere lanek ez dute gaurkotasunik galdu. Hona hemen adibide bat:
Walt Whitman (1819-1892)
Ez utzi eguna amai dadila zu pixka bat hazi zarela antzeman gabe, zoriontsua izan zarela antzeman gabe, zure ametsak handiagotu egin direla antzeman gabe. Ez utzi etsipenak irabaz diezazula. Ez utzi inork ken diezazula adierazteko eskubidea, eginbidea baita kasik bera. Saia zaitez zure bizitza zerbait aparteko izan dadin. Sinets ezazu hitzak eta poesia baliagarriak direla mundua aldatzeko. Datorrena datorrela, ukigabe dago gure izana. Grinaz beteriko gizakiak garelako. Bizitza basamortua da, eta oasia ere bai. Bizitzak hondatu eta samintzen gaitu, eta erakusten digu geu garela geure historiaren protagonistak. Haize kontra gabiltzan arren, aitzina doa obra handia: ekarpena egin dezakezu zure bertsoaz. Izan zaitez gogotsua, osatua, garbia, magnetikoa… Zugandik irteten den argia berriro itzul dadin,urte aroak itzultzen diren bezalaxe. Amets egiteari ez inoiz utzi, ametsetan baikara libreak gizakiok.