HIK HASI aldizkariaren ale berriari bota diogu bistadizoa, Joxe Mari Arizmendik kontatu digu bertan aurkitu dezakeguna. Edurne Elizondo izan da gure hurrengo gonbidatua, Esako urtegiaren handitzeaz aritu zaigu solasean besteak beste. "HUTS" dantza eta antzerki ikuskizuna, gaur Uharteko Arte Garaikdeko Zentroan izanen da, Maialen Huarte lankideak Urtzi Iraizoz dantzariarekin hitz egin du. "Monte Alduide" koordinadorako Edune Errearen bisita izan dugu jarraian, Zilbetin ireki nahi duten harrobiaren aurkako ekimenaz hitz egin digu. Bukatzeko, "TUTULIA" poesiaren txokoa izan dugu: Josetxo Azkona, Walt Whitman olerkariaren lana izan du mintzagai.